Skip to content

“DEMENTZIA BIZITZEN” ekimenari buruzko hitzaldia, 2021eko martxoak 4ean

Programaren berri emateko hitzaldi bat antolatuko da familientzat, profesionalentzat eta proiektuan boluntario gisa parte hartu nahi dutenen guztientzat. Hitzaldia martxoaren 4an izango da Tolosan, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan, 18:00etatik 19:30era.

Hitzaldia Asier Arrizabalaga fisioterapeuta eta Igone Etxeberria Psikologia Fakultateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaileak emango dute, Zahartzaroko (Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartea) Desgaitasun eta zahartzaroa taldeko koordinatzaileak direnak. 40 lagunentzako lekua egongo da hitzaldira aurrez aurre joan nahi dutenentzat, eta streaming bidez jarraitzeko aukera emango da.

Informazio gehiago nahi baduzue, dei ezazue honako telefono hauetara: 943 00 68 79 / 688 76 09 27.

PROIEKTUARI BURUZKO ESKU-ORRIA

Informazio gehiago, honako dokumentu honetan.