Skip to content

Arreta Psikologiko Pertsonalizatua, 2022/23 Ikasturtea

Tolosako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

ALZHEIMERRAK ETA BESTE DEMENTZIA BATZUEK JOTAKO TOLOSALDEKO FAMILIENTZAKO ARRETA PSIKOLOGIKO PERTSONALIZATUKO ZERBITZUA

BURU BIHOTZEZ ELKARTEAk jakinarazi nahi du 2022/23 ikasturte honetarako, gaixotasun larri hori (dementzia) duten Tolosaldeko bizilagunen eta haien familia zaintzaileen bizi-kalitatea ahal den neurrian hobetzen saiatzeko konpromisoaren aurrean, arreta psikologiko pertsonalizatua ematen jarraituko dugula.

Zerbitzu hori gure eskualdeko familia guztiei irekita egongo da, eta astean behin emango da, aldez aurreko hitzorduarekin (688 760 927) edo burubihotzez@gmail.com posta elektronikoaren bidez, eskatzen dutenentzat inolako kostu ekonomikorik gabe, Tolosako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baitute.