Skip to content

Tolosa, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituztenekin eta haien familiekin elkartasunez jokatzen duen udalerria

Adierazpen Instituzionala:

Tolosako Udalak pertsona ororen, eta modu berezian, adineko pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko lanean diharduteko konpromiso irmoa du. Horregatik, gaur ospatzen den Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta, Tolosako Udalak adierazpen instituzionala egin du Buru Bihotzez Elkartearen eta Alzheimerrak jotako pertsona eta familia guztien alde, gizarte inklusiboago baterantz aurrera egiteko helburuarekin.

Alzheimerra ez da zahartzearen ondorio saihestezina, eta ez die adineko pertsonei eragiten soilik. Gero eta kasu gehiago antzeman dira 65 urte azpiko pertsonen artean. Gaur egun, Alzheimerrak eta beste dementzia batzuek 40.000 pertsona baino gehiagori eragiten diete Euskadin, Gipuzkoan 12.000 pertsona baino gehiagori eta Tolosaldean 700 familia baino gehiagori.

Beraz, lehen mailako eta lehentasunezko osasun publikoko erronka sozial eta ekonomikoa da  Alzheimerrari eta beste dementzea batzuei heltzea, horiek gaixotasuna duten pertsona eta familia zaintzaileengan, eta oro har gizarte osoarengan, duten eraginagatik.

Hori dela eta, Tolosako Udalak konpromisoa hartzen eta berresten du, Alzheimerra edo beste dementzia batzuk dituzten pertsonen familiek eta lagunek osatutako irabazi-asmorik gabeko Buru Bihotzez Elkartearekin lankidetzan jarraitzeko eta udal-politikak abiarazteko, gure komunitatean, dementziaren ondorioz, herritarrek jasaten dituzten ondorio kaltegarriak ahal den neurrian arintzeko ekimenak babesteko.

Tolosako Udalak konpromisoa hartzen du elkarteak sustatzen jarduera eta ekintza oro laguntzen eta babesten jarraitzeko, familia zaintzaileen eta gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea ahal den neurrian hobetzeko eta herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko, Tolosa Alzheimerrak eta beste dementzia batzuk dituztenekin eta haien familiekin elkartasunez jokatzen duen udalerria izan dadin.

Tolosako Udalak Buru Bihotzez Elkartearen helburu eta ekintza jarraitu eta boluntarioak babesten jarraituko du Tolosa solidarioago eta inklusiboagoa eraikitzeko, gaixotasuna duten pertsonak eta haien familiak gizartean babestuak eta integratuak senti daitezen eta dementzien inguruko estigmak gainditu ditzagun.

Iturria: Tolosako Udala