Tratamendu farmakologikoa
Kolinesterasaren inhibitzaileak (donepeziloa, rivastigmina eta galantamina) eta memantina dira gaur egun dementzia duten pazienteen kognizioa eta funtzionamendu globala lortzeko eskuragarri dauden sendagai bakarrak. Kolinesterasaren inhibitzaileak neuronen galeraren ondorioz sortzen den azetilkolina defizitera zuzentzen dira. Terapia sintomatikoak dira, eta ez dute frogatu neurobabesleak direnik, ezta gaixotasunaren ibilbidea aldatzen dutenik ere.
Kolinesterasaren inhibitzaileak dementzia arineko edo ertaineko kasuetan erabiltzen dira, eta memantina, berriz, dementzia ertaineko edo larriko kasuetan.
Nahasmendu kognitiboa hobetzen duten ebidentzia badago ere, hori ez da kasu guztietan gertatzen, eta hobekuntza hori gertatzen denean, oro har, mugatua eta apala izaten da. Aditu gehienak sendagai horietakoren batekin saiakuntza bat egitearen alde daude, eta sei-hamabi hilabeteren buruan emaitzak ebaluatzearen alde, eta emaitzen edo albo-ondorio probableen arabera, jarraipena balioestearen alde.