Skip to content

Irailean jarriko dugu abian DEMENTZIA BIZITZEN programaren hasierako prozesua

Dementziak eragindako pertsonen “bizitza-historia” ezagutzea izango da DEMENTZIA BIZITZEN programaren hasierako prozesua. Datorren irailean jarriko dugu abian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du, helburu hauekin: lkuspegi integral batetik diseinatu ahal izatea haren estimulazio kognitiboa susta dezakeen guztia, eta, ondorioz, haren bizi-kalitatea ahal den neurrian handitzea.

Programa honetan inolako kostu ekonomikorik gabe izena eman nahi duten Tolosaldeko familiek modu errazean egin ahal izango dute, www.burubihotzez.eus web orrialdearen bidez edo 688 760 927 telefono zenbakira deituz.