Irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta, Buru bihotzez Elkarteak “DEMENTZIA BIZITZEN” programa multimodala jarri zuen abian, jarduera esanguratsuak bultzatzeko, jarduera fisikoari, kognitiboari eta emozionalari dagokienez alzheimerrak eta beste dementzia batzuek eragindako pertsonek izan ditzaketen beharrei erantzun egokienak emateko.
Programa hau eritasun larria duten pertsonen arazoei modu pertsonalizatuan heltzeko eratu da. Horretarako, haien bizitza-historia ezagutu behar da, eta ekimen honen egileek, Igone Etxeberriak eta Asier Arrizabalagak koordinatu eta zuzendu behar dute.
Hasteko eguna gertu dagoenez, eskertuko genizueke programa horretan parte hartu nahi duzuenok lehenbailehen izena ematea (kostu ekonomikorik gabe), dela Web Pagina honen bidez, dela 688 760927 telefono-zenbakira deituz, bertan egongo baikara zain.