Skip to content

Buru bihotzez elkarteari lagundu dioten 11 establezimendu solidarioetako bat

Pezeta zaharrak eurotan landatzeko epea amaituta, BURU BIHOTZEZ ELKARTEAk jakinarazi nahi du 1.800 euro lortu ditugula.

Beraz, eskerrak eman behar dizkiegu Tolosaldeko 11 establezimenduei (Kopi Bat, Shuyana Azalean, Eko Tolosa Frutategia, Berezi Tallas Espaciales, La Huerta Fruta Denda, Estanko Goikoetxea, Soronea Denda, Maritxu Janari-Denda, Supermercado Coviran, Bazar To Pa Ti eta Musturinea Harategia) eman diguten laguntza solidarioagatik; izan ere, auzotar askok egin zuten elkartasuna jasotzeko ardura.

Jaso dugun laguntza osoa Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotako diru-laguntza osatzera bideratuko da, eta, ondorioz, horrekin batera, DEMENTZIA BIZITZEN programa zabalduko da. Programa hori profesionalek zuzentzen dute, eta alzheimerrak eta beste dementzia batzuek eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dago. Programa hori datorren irailean jarriko dugu abian, modu pertsonalizatuan.

Tolosaldeko familiek, gaixotasun larri horren eraginpean dauden kideetakoren batekin badaude eta programa honetan parte hartu nahi badute, izena eman dezakete (inolako kostu ekonomikorik gabe) gure web orriaren bidez (www.burubihotzez.eus) edo 688 760 927 telefono-zenbakira deituz (bertan egongo gara zain).