Alzheimerra edo antzeko dementziak dituzten gaixoen eta haien senitarteko, lagun eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako elkartea da Buru Bihotzez, eta pezeta zaharrak biltzen ari da Dementzia Bizitzen programa lagundu ahal izateko. Jada 300.000 pezeta bildu dituztela esan dute eta gogoratu dute hilabete besterik ez dela geratzen kanpaina amaitzeko. “Momentu honetan pezeta horiek balio solidarioa izan dezakete, baina egun batzuk barru ez dute ezertarako balioko”, esan dute. Txanpon zein billete horiek Tolosako Kopibat, Shuyana, Eko Tolosa Frutategia, Berezi, La Huerta, Soronea eta Goikoetxea estankoan; Alegiako Maritxu janari dendan; Ibarrako Coviran eta To Pa Ti dendetan; eta Villabonako Masturinea harategian utzi daitezke.
Berria Atarian ikusi: https://ataria.eus/tolosaldea/1620917331709-300000-pezeta-jaso-dituzte-jada