DEMENTZIA-BIZITZEN programa Buru-bihotzez elkarteak bultzatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu bat da. Proiektu honek jarduera esanguratsuen programa multimodal bat abian jartzea proposatzen du, dementzia duten pertsonen dimentsio fisikoa, kognitiboa, emozionala eta sentsoriala estimulatzea sustatzen duena, belaunaldi desberdinetako pertsonen harremanak sustatuz. Programa hau etxeetan bizi diren dementziadun pertsonei zuzenduta dago. Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegian oinarrituta dago, eta eguneroko jarduera esanguratsuak garatu nahi ditu ingurune komunitario batean.
Programaren berri emateko hitzaldi bat antolatuko da familientzat, profesionalentzat eta proiektuan boluntario gisa parte hartu nahi dutenen guztientzat. Hitzaldia ekainaren 29an izango da Tolosako kultur etxean, 18:00etatik 19:30era. Hitzaldia Asier Arrizabalaga fisioterapeuta eta ikertzaileak eta Igone Etxeberria Psikologia Fakultateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaileak emango dute, Zahartzaroko (Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartea) Desgaitasun eta zahartzaroa taldeko koordinatzaileak direnak.
Buru-bihotzezen oso eskertuak egongo ginateke dementzia duen pertsonaren bat duten familien artean programa zabaldu ahal izango bazenu, hitzaldi honetara joatera anima daitezen, bertan DEMENTZIA Bizitzen programari buruzko informazio gehiago emateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki hauetara dei dezakezu: 688760927.